Euskal selekzioak maila ona erakutsi du Europako lur gaineko txapelketan
Mutriku Sokatira Taldeko kideak final laurdenetatik kanpo geratu dira 680 kiloko kategorian. Euskal selekzioak emaitzarik onenak 600 kiloko mistoan eta 560 kiloko gizonezkoetan lortu dituIrailaren 3tik 6ra bitartean Belfasten (Ipar Irlanda) jokatu den ...
Mutriku Sokatira Taldeko kideak final laurdenetatik kanpo geratu dira 680 kiloko kategorian. Euskal selekzioak emaitzarik onenak 600 kiloko mistoan eta 560 kiloko gizonezkoetan lortu ditu
Irailaren 3tik 6ra bitartean Belfasten (Ipar Irlanda) jokatu den Europako lur gaineko sokatira txapelketan parte hartu du Basque Country euskal selekzioak, estreinako. Euskadiko Herri Kirol Federazioak nabarmendu duenez, aurten ere maila ezin hobea erakutsi du selekzioak, «kategoria gehienetan punta-puntan egotea lortuz».Txapelketako lehen bi egunetan kluben arteko txapelketa jokatu zen, eta azken bi egunetan, ordea, herrialdekakoa.
Euskal klubei dagokienez, txapelketan estreinaldia egiten Mutriku Sokatira Taldeko gizonezkoak izan ziren, eguazten goizean. 680 kiloko kategorian txukun aritu ziren mutrikuarrak, baina ezin izan zuten final-laurdenetarako txartelik lortu.
Bi urrezko domina
Mutrikuarrez gain, Laukizko Gaztedi eta Erandioko Goiherri taldeak ere Belfasten egon dira egunotan.
Hain zuzen ere, euskal taldeen artean lehen urrea lortzen lehenak Gaztediko emakumeak izan ziren, 560 kilotan. Bertan egon zirenen arabera, Laukizkoek «final zirraragarria» jokatu zuten Holandako Gelderwouderen aurka. Lehen bi tiraldietan berdinketa egon zen, eta azken tiraldian argitu zen txapelketa.
Txapelketaren lehen eguna beste urrezko domina batekin amaitu zuten euskal taldeek. Izan ere, Goiherri A taldeak erraz menderatu zuen Suitzako Stans taldearen aurkako norgehiagoka. Alde bietarantz irabazita eskuratu zuten 560 kiloko lehen postua.
Kategoria guztietan bikain
Txapelketaren azken bi egunetan, aldiz, nazio mailako txapelketak jokatu ziren. Emaitzarik onenak, espero modura, 600 kiloko mistoan eta 560 kiloko gizonezkoetan lortu ziren.
600 kilotan, esaterako, ez zen urrerik lortzeko aukerarik egon. Hurbil ibili arren, zilarrarekin konformatu behar izan zuten euskaldunek. Suitzarrek tiraldi hobeak egin zituzten, eta beraiek eraman zuten lehen postua.
560 kilo gizonezkoetan, ordea, hirugarren postua lortu zuen selekzioak. Pozik geratu ziren tiralariak, baina «gehiago ateratzeko» gai zirela uste dute. Selekzioak parte hartu duen beste mai- letan ere tiraldi onak egin ditu, baina emaitza apalagoak lortu dira.