Bihar Legendikako amaren omenezko meza entzun ostean, herri bazkarian elkartuko dira bizilagunak Kanala jatetxean.
Gero, asteburuan jarraituko dute ospakizunekin. Barikuan, esaterako, puzgarriak eta apar jaia egongo dira umeentzat. Bestalde, zinta lasterketa, mus txapelketa eta pala txapelketaren finala lehiatuko dituzte.
Zapatuan, Kalejiran hasiko dute eguna, eta ostean, estropadak ikusteko aukera egongo da Astilleron. Arratsaldean, argazki herrikoia aterako dute mozorro desfilearen aurretik. Gauean, berriz, DJ emanaldiagaz eta karaokeagaz dantzan eta kantuan aritzeko tartea hartuko dute.
Domekarako, jaiak borobiltzeko, paella eta tortilla txapelketen lehia prestatu dute.
EGITARAUA:
– BIHAR:
- 11:00: Meza santua Legendikako amaren omenez.
- 14:30: Bazkaria jatetxean.
-IRAILAK 11, BARIKUA:
- 16:30: Zinta lasterketa.
- 17:00: Mus txapelketa.
- 17:30: Puzgarriak eta apar jaia umeentzako.
- 19:30: Pala finala.
- 21:00: Trikipoteoa txosnarik txosna eta kantu afaria frontoian.
-IRAILAK 12, ZAPATUA:
- 10:00: Kalejira eta estropadak Astilleron.
- 18:45: Argazki herrikoia.
- 19:00: Mozorro desfilea.
- 23:30: Dj-a eta karaokea. Goizaldean, nagusien jolasak. (21:00etatik aurrera bokatak salgai)
–
IRAILAK 13, DOMEKA:
- 11:00: Meza santua Zornotzako abesbatzagaz.
- 12:00: Kanalako dantza taldea.
- 12:00: Paella eta patata tortilla txapelketen izen ematea.
- 13:00: Umeen jolasak.
- 15:00: Paella eta patata tortilla txapelketen sari banaketa.
- 18:00: Esku pilota partida.