Andra Mari eguna bihar bada ere, barikuan hasi zituzten jaiak Muruetan. Ordutik atsedenerako tartea ez dute izan muruetarrek. Paella, tortilla, briska eta mus txapelketetan parte hartzeko aukera izan dute, antzerkiaz gozatu edota dantzarako tarteak ere izan dituzte, besteren artean. Urtero legez, goitibehera jaitsiera ere izan zuten zapatu arratsaldean.
Atseden eguna dute gaur Muruetan, eta bihar jarraituko dute Andra Mari jaiak ospatzen.
Bihar.
– 11:15. Meza nagusia Muruetako abesbatzagaz. Ondoren, boloak.
– 18:00. Saski jaia. Gernika, Zornotza eta Durangoko jubenilak parte hartuko dute.
Etzi.
– 11:15. Meza nagusia.
– 12:00. Herri hamaiketakoa.
– 13:00. Bingo, boloak eta errifa.