Herriko untxia eta Bizkaiko sagardoa eskura izango ditzute herritarrek biharko azoka berezian
Aurreko azken hilabeteetan bezala, irailean ere, azoka berezia hartuko du Gernika-Lumok. Hilabete honetako azokan, herriko untxia eta Bizkaiko sagardoa izango dira nagusi. Hala, bertaratzen diren herritarrek untxiagaz egindako pintxoak jateko eta aipatu sagardoa dastatzeko aukera izango dute. Dena den, produktu horiez gain, beste hainbat ere izango dituzte eskura bihar ospatuko den azokan. Izan ere, eskualdeko baserritarrek beraien fruta, barazki, pate, gazta eta bestelako hainbat elikagai izango dituzte salgai. Jakiak ez ezik, gainera, artisau lanak ere ikusi edota erosi ahalko dira bihar 09:00etatik 14:30era bitartean, merkatu plazan.