Herritarrek salaketak egiteko Aldarrika gunea sortu dute
Busturiko EH Bilduk Aldarrika gunea sortu du. Gune horren bitartez, irudien edota testuen bidez, busturiarrek zein inguruko herrietako bizilagunek euren salaketak egiteko aukera izango dute.Salaketa bat egin gura duenak aldarrika@gmail.com helbide elek...
Salaketa bat egin gura duenak aldarrika@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko du mezua lehenik eta behin, gura duen informazioa bidalita. Ondoren, informazioa jasotzerakoan egiazkotasuna eta bestelako datuak egiaztatuko dituztela adierazi dute.
Informazio egiaztatu ostean, bestalde, Facebook sare sozialean sortu duten komunitatean zabalduko dute herritarrek bidalitako informazioa. Diotenez, «askotan herritarrek eguneroko bizimoduan salagarriak diren gertaerak bizitzen dituzte, eta Aldarrika gunea horien kritika egiteko baliagarria da».