Gerra Zibilean fusilatutakoak gogoan
Eusko Jaurlaritzak ere parte hartu du abuztuan egindako omenaldian: EH Bilduren ustez, omenaldia «baztertzailea» izan zen, baina hala ere, «errespetuagatik» parte hartzea erabaki zuen.Urtero egin modura, 1937an Gerra Zibilean fusilatutako bederatzi...
Eusko Jaurlaritzak ere parte hartu du abuztuan egindako omenaldian: EH Bilduren ustez, omenaldia «baztertzailea» izan zen, baina hala ere, «errespetuagatik» parte hartzea erabaki zuen.
Urtero egin modura, 1937an Gerra Zibilean fusilatutako bederatzi busturiarrak izan zituzten gogoan abuztuaren lehenengo asteburuan. Aurten, udalean agintean den Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) arduratu da omenaldia antolatzeaz, eta Eusko Jaurlaritzak ere parte hartu du. Hain zuzen ere, Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua izan zen Busturian. Omenaldia «baztertzailea» izan zela iritzita, Busturiko EH Bilduk ere parte hartzea erabaki zuen, «faxismoak errepresaliatu eta hildako guztien memoriagatik eta horien senide eta lagunen errespetuagatik».Azken lau urteetan ez bezala, EAJk omenaldia prestatzeko orduan herritarrei parte hartzeko aukerarik eman ez dietelako kexu dira EH Bildukoak: «Batzordearen deialdia kendu zuten, eta oraingoan beharrezkoagoa zen programa adostea».
Bestalde, jeltzaleek Ahaztuak elkarteak Busturian egin duen lana mespretxatu dutela uste du koalizioak, «udalean gehiengoak eskatutakoari uko eginez, gainera». Izan ere, horien arabera, BITek (Busturia Independiente Taldea) eta EH Bilduk Ahaztuak elkarteagaz harremanetan jartzeko proposatu zuten, azken zortzi urteetan elkarregaz antolatu baitituzte omenaldiko ospakizunak. Berriro gerta ez dadin, udalbatzarrean udal gobernuaren jarrera salatuko dutela azaldu dute.