Aritz Martin, lokatxak batzen Bizkaiko azkarrena
Harrijasotze eta zaku eramate eta trontza erakustaldiagaz batera, Bizkaiko lokotx biltze txapelketa ospatu zuten domekan Sopelan. Hainbat kirolari bildu ziren udaletxe aurrean, baina guztietan Aritz Martin gernikarra nagusitu zen lokotxak batzen. Bigarren sailkatuaren saria ere Gernika-Lumora eraman zuten, Xabat Erleaga gernikarrak eskuratu baitzuen bigarren postua, Unai Ardeoren aurretik. Txapelketan parte hartu zuten kirolari guztiek ilaran zeuden lokotxak batu behar izan zituzten, saski batean ahalik eta lasterren sartuta.