Abuztuan, pintura erakusketa aukeran
Abuztua, eta, uda orokorrean, jaiekin lotzen dute askok, eta oporrekin beste hainbatek. Batzuek kanpora joateko hautua hartzen duten bitartean, beste batzuek herrian geratzearen alde egiten dute, kulturak eskaintzen duen aukeraz baliatuz. Eta Eak badak...

Abuztua, eta, uda orokorrean, jaiekin lotzen dute askok, eta oporrekin beste hainbatek. Batzuek kanpora joateko hautua hartzen duten bitartean, beste batzuek herrian geratzearen alde egiten dute, kulturak eskaintzen duen aukeraz baliatuz. Eta Eak badaki horretaz, eta hala egingo du; abuztuan ere, eskaintzak herritarren eskura jartzen jarraituko du urteko zortzigarren hilabetean ere. Hala, Eskolondon, Maite Collado artistaren pintura erakusketa jarriko du ikusgai abuztuaren 1etik 15era bitartean. Guztira, hamahiru artelan bilduko ditu Colladok, «azken urteotako isi-lanaren emaitza bezala».