Hamargarren mendi martxa egin dute aurten Kortezubin, eta urteurrenak aurreikuspenak bete dituela esan dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, 300 lagun baino gehiago batu ditu aurten kirol jarduera horrek. 10 kilometroko martxa laburra eta 22 kilomet...

Hamargarren mendi martxa egin dute aurten Kortezubin, eta urteurrenak aurreikuspenak bete dituela esan dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, 300 lagun baino gehiago batu ditu aurten kirol jarduera horrek. 10 kilometroko martxa laburra eta 22 kilometroko ibilbide luzea izan zituzten parte hartzaileek aukeran. Sargoriari aurre eginez heldu ziren herriko plazara, eta, behin muga zeharkatuta, txistorra, urdaia, sagardoa eta garagardoa hartzeko aukera eduki zuten. Ostean, urtero egin legez, bazkari herrikoia egin zuten Kortezubiko forntoian, eta bertan ere jendetza batu zen. Busturialdeko musika talde batek girotu zuen bazkalostea.