Urdaibaik bigarren eta laugarren egin du asteburuan
Hondarribiak bere nagusitasuna erakusten jarraitu du asteburuko bi estropadetan. Izan ere, biak irabazi ditu. Urdaibaik, berriz, bigarren amaitu zuen herenegungo lehia, eta, zapatuan, laugarren egin zuen.Asteburuko seigarren eta zazpigarren jardunaldie...
Asteburuko seigarren eta zazpigarren jardunaldien ostean, 81 puntu ditu Hondarribia liderrak. Urdaibaik bigarren postuari eusten dio, 69 puntugaz, eta Orio hirugarrenak 58 puntu ditu. Tiran da laugarrena, 55 puntugaz.
Hiru segundoko zigorra
Portugaleteko estropada 19 minutu, 32 segundo eta 32 ehunenetan egin zuten hondarribiarrek herenegun. Urdaibai 3 segundo gehiagogaz zigortu zuten, matxura baten ondorioz irteera baliogabea egin zuelako, eta, ondorioz, ohorezko txanda atzeratu zelako. Hala, Ama Guadalupekoa-k 9 segundo eta 74 ahuneneko aldea atera zion Bou Bizkaia-ri. Bestalde, San Juanek eta San Pedrok hirugarren eta laugarren egin zuten, hurrenez hurren.
Bestalde, zapatuko Orioko estropadan, Hondarribia, Kaiku eta Orioren atzetik sailkatu ziren bermeotarrak. 19 minutu, 15 segundo eta 88 ehunen izan zen irabazleak egindako denbora. Kaikuri hiru segundo pasatxoko errenta atera zion, eta Oriori, berriz, 5 segundo eta 24 ehunenekoa. Urdaibaik 19 minutu, 24 segundo eta 68 ehunen behar izan zituen estropada amaitzeko.