Redston Soluk kontzertu zikloa hasiko da bihartik aurrera, Arrigorri ostatuan
Urriaren 29ra arte, eguaztenero, euskal musikarien emanaldiez gozatu ahalko da Ondarroan. Jardunaldien helburua herriko eskaintza kulturala indartzea dela azaldu dute antolatzaileekRedston Soluk kontzertu zikloa egingo da, estreinako, Ondarroako Arrigo...
Urriaren 29ra arte, eguaztenero, euskal musikarien emanaldiez gozatu ahalko da Ondarroan. Jardunaldien helburua herriko eskaintza kulturala indartzea dela azaldu dute antolatzaileek
Redston Soluk kontzertu zikloa egingo da, estreinako, Ondarroako Arrigorri ostatuan. Kontzertuak bihar hasi eta urriaren 29ra arte egingo dira, eguaztenero. Kontzertuetan euskal sortzaileek parte hartuko dute, zuzeneko musika eskainiz.Redston Soluk zikloaren helburua «Ondarroako eskaintza kulturala indartzea» dela diote bultzatzaileek. Kontzertuak ikusteko, herritarrek bonoak erosi ahalko dituzte. «Sarreren prezioak egungo errealitatearekin pentsatuz ezarri ditugu», jakitera eman dute.
Urriaren 29ra arte, guztira, hamabost kontzertu eskainiko dira. «15 aste, 15 kontzertu».
Bonoak salgai
Horrela, antolatzaileek hiru bono jarri dituzte salgai: 15 eurokoa (15 kontzertuak ikusteko aukera), 20 eurokoa (10 kontzertu ikusteko aukera) eta 10 eurokoa (4 kontzertu ikusteko aukera). Bono horiek erosteko, aldiz, herritarrek Arrigorri ostatura joan beharko dute.
Beste alde batetik, kontzertu bakarra ikusi nahi dutenek 4 euroko sarrera ordaindu beharko dute.
Lehenengo kontzertua bihar izango da, 20:00etan. Horretan, Rafa Rueda musikariak eskainiko du emanaldia.
Eta hurrengo asteetan, besteak beste, Josu Bergara, Jon Gurrutxaga, Mor More, Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo ikusteko aukera egongo da.