Ondarroak bigarren segitzen du sailkapenean
Asteburuan bi estropada jokatu dituzte KAE 1ean, eta Getariak jarraitzen du sailkapenean lehenengo, 76 puntugaz. 69 puntugaz bigarrena da Ondarroa, eta Zumaia hirugarrenak 64 puntu ditu.Deusto laugarrenak 62 puntu ditu, eta Lekittara bosgarrenak 61 pun...
Deusto laugarrenak 62 puntu ditu, eta Lekittara bosgarrenak 61 puntu eskuratu ditu orain arte. Bestalde, Elantxobek hamaikagarren segitzen du, 15 puntugaz. Santoña da sailkapenean azkena, 7gaz.
Herenegun Donostiarrarentzat izan zen Orioko Bixigu Eguna Ikurrina. Haren atzetik, Getariak eta Zumaiak egin zuten, eta Ondarroak eta Lekittarrak laugarren eta bosgarren amaitu zuten estropada, hurrenez hurren. Elantxobek, ostera, hamaikagarren amaitu zuen Orion.
Bestalde, zapatuan, Pedreñan (Kantabria, Espainia) lehiatu zuten seigarren jardunaldia, eta Deusto nagusitu zen Marina de Cudeyo banderan. 20 minutu, 29 segundo eta 58 ehuneneko denbora egin zuen irabazleak.
Orion bezala, Kantabrian ere elkarren atzetik sailkatu ziren Ondarroa eta Isuntza. Ondarroak estropadako bigarren denborarik onena egin zuen: 20 minutu, 32 segundo eta 71 ehunen. Eta lekeitiarrek 20 minutu, 38 segundo eta 85 ehuneneko denboragaz hirugarren egin zuten. Bestalde, Elantxobek hamaikagarren egin zuen, estropada 21 minutu, 49 segundo eta 31 ehunenean amaituta.