Taldeko bat proposamenekin eta eskaerekin
Bigarrenez, protesta egiteko batu da maiatzean hezur-muina emateko kanpaina abiarazi zuen bermeotar taldea. Hezur-muina emateko erraztasunak ematea eskatzen ari dira. Hala, horien arabera, ondo legoke odola emateko autobusetan emaile egin ahal izatea. Izan ere, hezur-muina emateko Gurutzetako, Galdakaoko eta Basurtoko ospitaleetara joan behar da.
Orain dela aste batzuk, herritar talde bat batu zen odola emateko autobusaren aurrean; hezur-muina eman gura zuten autobusean. Hango medikuak posible ez zela esan zieten bertaratutakoei, hala ere, eskaerak eta proposamenak egiteko orriak banatu zizkieten guztiei. Kanpaina aurrera daroan taldeak, horien guztien eskaerak batu eta autobusera hurbildu da berriro barikuan. 20 eskari inguru utzi dituzte autobusean.
Eusko Jaurlaritzara eta Transplante Koordinaziora ere idatziak bidali dituzte.
Azken astean, 9 bermeotar egin dira emaile, eta beste asko «erraztasunen zain» daudela diote taldeko kideek.