Batzar Etxean batu ziren lehenengo EAJren ordezkariak/EAJ
Herritarren nahia onartzea eta haiekiko errespetua agindu zuen Andoni Ortuzarrek atzo, Gernika-Lumoko Seber Altube auditorioan egindako agerraldian. Ehunka herritarren aurrean hitz egin zuen, alderdiaren 120. urteurrenean. Hala, nazio eskubideak errespetatzeko eskatu zuen Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak: “Nazio eskubidearen onarpenetik, subiranotasunetik, elkar ulertuz, berdinen arteko akordio batetik bakarrik izango da possble EAJrekin akordioetara heltzea”.
Eusko Jaurlaaritzako Lehendakari Iñigo Urkulluk ere hartu zuen berba. Haren esanetan, “ideietan, pluraltasunaren errespetuan eta akordioetan oinarrituta eraiki behar dugu Euskadi; inposiziorik gabe”. Europara begira daudela esan zuen Urkulluk, “hor baitago Euskadiren etorkizuna, eta onartutako nazio legez gure lekua izan behar dugu Europan”.