Kevin Calle Portugaleten aritu zen aurreko denboraldian.
18:30etatik aurrera egingo dute taldearen aurkezpena, eta jarraian, jokalariak entrenatzen hasiko dira.
Denboraldi-aurreko lehen asteko entrenamenduen egutegia ere zehaztu dute. Astelehenetik ostegunera bitartean, 18:30ean hasiko dira entrenatzen, barikuan, berriz, 10:00etatik aurrera egingo dute entrenamendua.
Gainera, 2.B mailako denboraldirako egin duen azken fitxaketaren berri ere eman du Gernikak. Aurreko denboraldian Portugaleten jokatu zuen Kevin Calle jokalariak kontratua sinatu du talde gernikarragaz.
Astelehenean hasiko duten denboraldi-aurrerako lau partida zehaztu dituzte dagoeneko. Abuztuaren 1ean jokatuko dute lehenengoa, Gasteizen (Araba). Alaves B taldearen kontra ariko dira nor baino nor gehiago Ibaia futbol zelaian, 10:30etatik aurrera.
Denboraldi-aurreko bigarren lehia Portugaleteren kontrakoa izango da, abuztuaren 6an, Getxon. Bi egun beranduago, leku berean jokatuko dute Arenas edo Amorebietaren kontra. Bi norgehiagoka horietako ordutegiak oraindik ez dituzte zehaztu. Halaber, abuztuaren 14ean, etxean, Ondarroako Aurreraren kontra jokatzea aurreikusi dute.
Denboraldi hasiera
Izan ere, ligari ekiteko jokalariek maila hartzen joan beharko dute hilabetean. Gero, abuztuaren 23an, hasiko dute 2015-2016 denboraldia Bigarren B mailan. Hain zuzen ere, lehenengo partida Getxoko Arenasen kontrako derbia izango da.
Hurrengo asteburuan izango dute ligako etxeko lehenengo norgehiagoka. Gernikak Toledoren (Gaztela Mantxa, Espainia)kontra jokatuko du Urbietako lehenengo partida.