Mundakako Goiko kaleko irudiak dira biak; goikoa iraganekoa, eta behekoa gaur egungoa. 100 urte baino gehiago dituzte Mundakako etxe askok; hala ere, orduko itxura mantentzearen alde egiten dute herritarrek, berritasunak tarteko. Hainbat eta hainbat ur...

Mundakako Goiko kaleko irudiak dira biak; goikoa iraganekoa, eta behekoa gaur egungoa. 100 urte baino gehiago dituzte Mundakako etxe askok; hala ere, orduko itxura mantentzearen alde egiten dute herritarrek, berritasunak tarteko. Hainbat eta hainbat urteren ondoren, Larrinaga jauregiak ere bertan jarraitzen du, Goiko kalearen ezkerraldean. Herriko ondare historiko kultural hori zaintzea gura zuela azaldu zuen 2011n udalak, eta, horregatik, orduko jabe berriei jauregia konpon zezatela eskatu zien. Zain Dezagun Urdaibaik, bere aldetik, jauregiaren kontserbazio eta osasungarritasun «baldintza txarrak» salatu zituen 2009an.