Euskararen Eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte
Sukarrietako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzagaz elkarlanean, Euskararen Eguna antolatu du biharko. Umeak izango dira eguneko protagonista nagusiak, hala eta guztiz ere, nagusientzat zer edo zer ere egongo da.Sukarrietako parkean...
Sukarrietako parkean egingo dituzte Euskararen Eguneko jarduerak. Hala, 11:30etik 14:30ak ingurura arte, umeek bertan jarriko dituzten egurrezko jostailuekin jolasteko aukera izango dute. Ondoren, umeek zein nagusiek, txitxiburduntziaz gozatu ahal izango dute. Arratsaldean, bestalde, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte; 17:30etik aurrera izango da hori.