Lagun ugari bildu dituzte orain arte Astra iluntzeek Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. Guztira, bost emanaldik osatzen dute aurtengo egitaraua, eta, dagoeneko, lau talderen musikagaz gozatzeko aukera izan da. Bere musika eskaintzen azkena Gernika-Lumoko Nebbian bikote gernikarra izan zen. Herenegun agertu ziren hainbat lagunen aurrean, Astran –argazkian–. Hilaren 29an joko duen taldeak emango dio amaiera aurtengo Astra iluntzeak ekimenari. Egun horretan ere, 20:00etan dute hitzordua herritarrek Astran. Egitarauari erreparatuta, txoko hori musikagaz nork girotuko duen oraindik ez da jakina; dena den, «laster» jakinaraziko dutela azaldu dute antolatzaileek.