Arrano arrantzalearen 13 kume ekarri dituzte
Arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren baitan, beste 13 kume ekarri dituzte Gautegiz Arteagan dagoen Urdaibai Bird Centerrera. Eskoziako iparraldean dagoen Moray inguruko habietan batu dituzte aipatu kumeak. Zonalde hartan, gutxi gorabahera, 300 bat bikote ugaltzaile zenbatu dituzte adituek, eta, jakinarazi dutenez, 13 kumeak Gautegiz Arteagara ekartzeak ez du arriskuan jarriko hango populazioa. Urdaibai Bird Centerrera heldu, eta, neurri morfologikoak eta lumen laginak hartu ostean, habi artifizialetan sartu zituzten kumeak. Urdaibai Bird Centerreko adituek azaldu dutenez, habi horietan zainduko dituzte abuztura bitartean, gutxi gorabehera. Prest daudenean askatu egingo dituzte arrano arrantzaleak , eta Urdaibai Bird Centerreko tekniko eta laguntzaileek arrainak utziko dituzte hezeguneko zenbait lekutan. Hala, gazteakdiren arranoek eta arrantza e giteko teknika garatu gabe dutenek eskuragarri izango dute jatekoa. Behin arrantzan eta hegan egiteko teknikak menperatzen dituztenean migratu egingo dute arrano arrantzaleek. Hain zuzen ere, Guineako golkora joango dira negua pasatzera, hurrengo udaberrian Urdaibaira buelta egiteko.