
Umeak Bakearen Museoaren tailer batean
Opor sasoiaren azken egunetan ere zer egin eta jolasteko aukera izango dute Gernika-Lumoko umeek, Bakearen Museoan. Izan ere,jarduerak antolatu ditu dituzte irailerako.
Abuztuaren 31n hasiko dira haurrentzako koloniak, eta irailaren 4ra bitartean iraungo dute. Gernika-Lumoko Bakearen Museoan bertan egingo dituzte umeek beraiei zuzendutako jarduerak. 10:30ean hasiko dira, eta 13:30ean amaitu.
Iraileko tailer horiek 4 urtetik 12 urtera arateko umeentat antolatu ditu Bakearen Museoak, eta parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako azken eguna abuztuaren 26a izango dela jaakinarazi dute; beti ere, plazak bete ez badira.
Iraileko kolonia horiek eskaintzeko, baina, gutxienez 8 umek eman beharko dute izena. Gehienez, 18 ume onartuko dituztela esan dute antolatzaileek. 94-6270213 telefono zenbakira deituta, edo hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzita eman beharko da izena.