
Gaur aurkeztu dute Urdaibaiko organoen XII. zikloa
Zazpi herritako elizetan egingo dute aurten Urdaibaiko organoen zikloa. Hamar kontzertu dakartza, guztira,
Urdaibaiko Organoak. Joxe Mari Egileor zikloak, eta zapatu honetan izango da lehenengoa, Gautegiz Arteagako Andra Mari elizan. Nicolo Antoni Sari veneziarrak Pasquini edo Sebastiuan Bach-en piezak joko ditu bere errezitaldian, besteak beste. Arratzun, Bermeon, Gernika-Lumon, Mundakan, Ibarrangelun eta Busturian ere emango dituzte organoen kontzertuak. Axpeko elizan bi kontzertu emango dituzte, eta bigarrena, gainera, berezia izango da. 250. urte bete ditu eliza horretako aurten organoak, eta ziklo honen protagonista da. Hala, organo horrekin zarratuko dute aurten zikloa, abuzuaren 21ean. Organoaren 250. urteurrena ospatzeko, Joxe Benantzi Bilbao organojole mundakarrak eskainiko du errezitaldia.
Gainera, uztailaren 23tik abuztuaren 21a bitartean, Busturiko Axpeko Andra Mari elizako orgaanoari buruzko erakusketa ipiniko dute kultur etxean. Era berean, herritarrei ondare balioa hurbildu asmoz, bisita gidatuak egingo dituzte uztailaren 23ean eta 30ean, eta abuztuaren 14an eta 21ean. 11:00etan izango dira, eta aldez aurretik erreserba egin beharko da: 94- 617 10 04- 652 82 68 95.
Ibarrangeluko elizan emango duten kontzertuaren berezitasuna ere azpimarratu dute antolatzaileek. Orain gutxi zaharberritu dute San Andres elizako arpa erregistroa, eta berezia izango da, baita, abuztuaren 1ean Stefano pellini organojole ospetsuak emango duen kontzertua.
Kontzertuak:
Uztailaren 18an. 20:30ean, Gautegiz Arteagako elizan (Nicolo Antonio Sari).
Uztailaren 24an. 20:00etan, Axpe-Busturiako Andra Mari elizan (Luc Paganon).
Uztailaren 25ean. 20.00etan, Arratzuko Santo Tomas elizan (Javier Artigas eta Joxe Benantzi Bilbao).
Uztailaren 26an. 20:00etan, Gernika-Lumoko San Pedro elizan (Aitor Olea).
Uztailaren 31n. 20:00etan, Gernika-Lumoko Andra Mari elizan (Carmen Paula Romero sopranoa eta Josep Vicent Giner organojolea).
Abuztuaren 1ean. 20:00etan, Ibarrangeluko San Andres elizan (Stefano Pellini).
Abuztuaren 2an. 20:00etan, Gernika-Lumoko Mertzedeko elizan (Felipe Lopez).
Abuztuaren 14an. 20.00etan, Bermeoko San Frantzisko elizan,
In memoriam Lucia Garcia Calleja errezitaldia eskainiko dute, Susana Garcia Lastra organojole austriarraren eskutik.
Abuztuaren 15ean. 20:00etan, Mundakako Andra Mari elizan,
Operaren nagusitasuna organo musikan (Walter d’Arcangelo).
Abuztuaren 21ean. 20:00etan, Axpe-Busturiako andra Mari elizan, Busturiako organoaren 250. urteurreneko kontzertua (Benantzi Bilbao).