Futbol campusa antolatu dute abuzturako, Mundakan
Mundaka Futbol Klubak umeentzako eta gazteentzako udako futbol campusa antolatu du. Abuztuan egingo dute campusa eta horretan parte hartu gura duten horiek uztailaren 31 izango dute izena emateko azken eguna.
5 eta 15 urte bitartekoei begira antolatu dute udako futbol campusa, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzaileek bi txanda izango dituzte aukeran izena ematerako orduan. Lehenengo txanda abuztuaren 10etik 14ra bitartean izango da, eta bigarrena, berriz, abuztuaren 17tik 21era. Futbol campuseko ordutegia goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere.
Interesa duten horientzako zabalik dago izena emateko epea eta Mundakan zein Sukarrietan dago horretarako aukera. Parte hartu gura duten horiek Mundakako Isla Kale kiroldegira edota Leñera eta Ibarralde tabernetara hurbildu beharko dute, eta Sukarrietan, Batzokira.
Futbol campusaren inguruko informazio gehiago jakin gura dutenek 688 86 82 10 telefono zenbakira deitu ahalko dute.