«Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeaz gain, estetika onkologikoa ere lantzen dugu»
Beste behin ere Adats ile apaindegiak markak hautsi ditu. Bezeroengandik eskurago egoteko, Mutrikuko ile apaindegia Beheko Plazara lekualdatu dute. Eta horrekin batera, zerbitzuak gehitu dituzte.Urteetako esperientziarekin, arreta pertsonalizatua izan ...
Urteetako esperientziarekin, arreta pertsonalizatua izan da eta da Adatseko lantaldearen abiapuntua. Eta horretan oinarrituta, bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen diote.
Orain arteko zerbitzuak, tratamenduak eta bestelakoak eskaintzeaz gain, orain, estetika zerbitzua ere barneratu egin dute: gorputz osokoa zein aurpegikoa. Eta horrekin nahikoa ez, eta manikura, pedikura, masaje zerbitzua, akupuntura eta kromoterapia ere eskaintzen dituzte.
Dena dela, hor ez da amaitzen dena. Izan ere, bizargintza ere lantzen dute. «Bizarrak konpontzen ditugu, batik bat».
Estetika onkologikoa
Baina, bada beste zerbitzu berezi bat ere: estetika onkologikoa. «Ileorde onkologikoak (naturalak zein sintetikoak), zapiak, produktu bereziak eta abar ditugu». Produktuak, gainera, bereziak direla azpimarratu dute. «Ez dira edonorentzat. Espreski kimioterapian edo radioterapian daudenentzat sortutako produktuak dira».
Gainera, zerbitzu berezi hori emateko, txoko berezia daukate ile apaindegian, bezeroa eroso sentitzeko eta aholkuak edo gomendioak lasai jasotzeko, presiorik gabe.