
Jendez bete zen frontoia joan den barikuan
Jendeak goza dezala espero du Diego Beaskoetxeak, eta espektakulua emango dutela uste du Mendizabalek. Gernikarra lehena, mutrikuarra bigarrena, Daniako Jai Alai pilotalekuko puntistak dira biak; eta biak ere, aurrelariak. Biharko partidan aurrez aurre ariko dira Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Calzada egoitzaren aldeko
jaialdia izango da, baita Binaakako Txapelketaren lehen masterraren finala. Mutrikuarrak Amigorena gasteiztarra izango du atzeaan lagun; gernikarrak, ordea, Aldazabal berriatuarraren babesa izango du.
22:00etan hasiko da jaialdia, eta zesta-puntaren munduak eman duen puntistarik onenetakoa omenduko dute: Juan Mari Bengoa
Txino markina-xemeindarra, hain zuzen ere.