
Maiatzean hasitako birgaitze lanak amaitu dituzte jada eta erabiltzeko prest dago Bermeoko Aritzatxu hondartzako kantina, sorosleen gunea eta komunak.
Joan den urteko denboraleen ondorioz, kalte larriak izan zituen Aritzatxuko kantinak. Hondartzako kalte nagusiak konpondu egin zituzten iaz, eta erabilgarri izan zen udan. Kantinaren kasuan, baina, ezinezkoa izan zen. Izapide guztiak egin ostean, maiatzean hasi zituzten kantinaren birgaitze lanak. Horiek Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak egin dituzte elkarlanean.
Egun, sorosleak euren gunean daude eta komunak ere erabiltzen hasi dira hondartzako erabiltzaileak. Bi komun jarri dituzte, gizonentzako eta andrentzako bana, dutxa eta guzti.