Gehienez bost argazki aurkeztu daitezke argazki lehiaketara
Elantxobeko bazterrak erakusteko argazki lehiaketa martxan dago. Udalak eta Be bai Elantxobe Euskara Elkarteak antolatzen duten bosgarren urtea da.Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ditzake. Eta abuztuaren 9ra arteko epea dago a...
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ditzake. Eta abuztuaren 9ra arteko epea dago argazkiak aurkezteko.
Parte hartu gura dutenek udalerriko dendetan eta tabernetan utzi ditzakete argazkiak. Nahi izanez gero, hurrengo helbide elektronikora bidaltzeko aukera ere badago: bebaieuskeraelkartea@gmail.com.
Epaimahaiak aukeratutako lehenengo hirurentzat egongo dira sariak. Irabazleak hamaiketakoa eta Errioxar ardo onduaren sei botila jasoko ditu.
Bigarrena, hamaiketakoagaz eta bi cava botilagaz sarituko dute, eta hirugarren saria hamaiketakoa izango da.
Erakusketa, argazkiekin
Hain zuzen ere, 50 euroko hamaiketakoa izango da, eta herrian bertan egin beharko dute irabazleek.
Lehiaketara bidalitako argazkiak erakusgai ipiniko dituzte herriko taberna guztietan.
Erakusketa antolatzeaz gain, baliteke udalak argazkietako batzuk datorren urteko egutegia osatzeko erabiltzea.
Iaz eta duela bi urte Itziar Zubietak irabazi zuen. Bigarren saria Biotza Olazarrentzat izan zen aurreko urtean, eta hirugarrenaNatxo Castellsentzat.