Bolatoki libre gura dutela aldarrikatzeko, hainbat lagun bildu ziren bariku iluntzean Lamerako harrizko bankuan. Tresna desberdinak erabilita, zarata atera zuten bertaratutako guztiek. Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen aurkako epaia berretsi...

Bolatoki libre gura dutela aldarrikatzeko, hainbat lagun bildu ziren bariku iluntzean Lamerako harrizko bankuan. Tresna desberdinak erabilita, zarata atera zuten bertaratutako guztiek. Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen aurkako epaia berretsi ostean, hainbat protesta egin dituzte bertoko herrietan, azkena Bermeon egin dute. Izan ere, 101 herriko taberna «bahitzeko» agindua eman du Auzitegi Gorenak; tartean dira, Mutriku, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Gernika-Lumo eta Bermeokoa. Era berean, kartzela zigorra ezarri die hogei laguni; tartean, Karmelo Landa eatarrari. Harentzat, urtebete eta 10 hilabeteko zigorra agindu du Auzitegi Gorenak hiru urtekoa ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Sukarrietako bizilagun Jon Martinezen kasuan, helegiterik ez du onartu Auzitegi Gorenak. Beraz, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra berretsi du Gorenak: urtebete eta hiru hilabetekoa.