Udara begira, deialdi berezia egin du Gernikaldeko Odolkideak elkarteak, oporrak direla-eta odol emate gutxiago izaten direlako. Ondorioz, sasoi horretan odolaren erreserbak behera egiten duela ohartarazi du elkarteak.
Hala, odola ematen joateko dialdi berezia egin die Odolkideak-ek Gernika-Lumoko eta inguruetako bizilagunei. Odol emaile direnek eta izan daitezkenek hurrengo astelehenean izango dute emateko aukera. Izan ere, 9:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara izango da autobusa Artekalen.