Hamalau urteko kartzela zigorra ezarri dio Frantziak Goieaskoetxeari
Fiskaltzak 15 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen busturiarrarentzat. Defentsak argudiatu du ez zuela ETAko logistika militarraren ardurarik izan2010. urtean atxilotu zuten Ibon Goieaskoetxea busturiarra Frantziako ipar-mendebaldean, «ETAko logistik...
Fiskaltzak 15 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen busturiarrarentzat. Defentsak argudiatu du ez zuela ETAko logistika militarraren ardurarik izan
2010. urtean atxilotu zuten Ibon Goieaskoetxea busturiarra Frantziako ipar-mendebaldean, «ETAko logistika militarraren arduradun» izatea egotzita. 31 deliturengatik epaitu dute Frantzian, eta 14 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Frantziako Auzitegiak ezarritako zigorraren bi heren, gutxienez, bete beharko ditu espetxean.Fiskaltzak busturiarrarentzat hamabost urteko espetxe zigorra eskatzen bazuen ere, defentsak argudiatu du Goieaskoetxeak ez zuela ETAko logistika militarraren ardurarik izan.
Ekainaren 22an hasi ziren busturiarra epaitzen Parisen, haren aurkako 31 deliturengatik. Hain zuzen, bi zigor zituen aurretik busturiarrak Frantzian; batetik, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2014ko abenduan, auzi-ihesean zegoeneko epaiketari helegitea jarri ondoren, eta, bestetik, 2013ko apirilean, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion Frantziako Auzitegiak, 2007. urteko abenduan, Capbretongo (Frantzia) kafetegi batean bi guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatuta.
Ondoren, Espainiaren esku
Hirugarrenagaz, baina, zigor guztiak bat egitea erabaki dute auzitegiek, eta, beraz, horietako luzeena betetzera kondenatu dute busturiarra.
Hamalau urteko espetxealdi hori betetakoan, Espainiaren esku utziko dute euskal presoa, haren aurka dagoen euroagindua betez.