Eako Txipiroi BTT martxako partaideek 38 kilometro egingo dituzte
Zerure Begire lelopean egingo dute Ean Txipiroi BTT martxa, bihar. Partaideek bizikleta hartu eta 38 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 1.700 metroko desnibel positiboagaz. 09:30ean irtengo dira Eako hondartzatik.Antolatzaileek azaldu dutenez, «ibil...
Antolatzaileek azaldu dutenez, «ibilbide gogorra eta teknikoa da, igoera labur eta gogorrak jaitsiera teknikoekin uztartzen dituena, atseden gutxikoa».
Bi eraztunez osaturiko BTT martxa prestatu dute. Lehenengoak 15 kilometro ditu. Eatik atera eta Natxituara joango dira, eta kostaldetik Eara itzuliko dira.
Bigarren eraztunak 23 kilometro dauzka. Errekako bidea hartu eta Lekeitio aldera abiatuko dira. Ondoren, kostaldetik Eara itzuliko dira.
Bigarren eraztun horretako lehenengo zatia erraza eta azkarra dela esan dute antolatzaileek, ez duelako aldapa askorik. Bigarrena desberdina da, zailtasun fisiko handia du, eta, gainera, jaitsiera gehienak bidezidor teknikoetatik egingo dituzte.