AZTIk emandako datuei dagokionez, Bioman 2015 kanpainako datuek azken 30 urteotako emaitzarik onenak igorri dituzte. 1987an Bizkaiko golkoko antxoaren biomasaren txosten zientifikoak egiten hasi zirenez geroztik, antxoa “bere momentu onenean” dagoela berretsi dute Bioman kanpainako emaitzek.
Antxoa kaxetan ipinita
Udaberrian egindako neurketek espeziea berreskuratzen ari dela egiaztatu besterik ez dute egin. AZTIk lortutako datuen arabera, espeziearen populazioa 142.000 tonatik gorakoa da. «Aurtengo udaberriko zenbatzeak erraz gainditu ditu 2014ko datuak (89.000 tona), eta mugako biomasaren gainetik dabiltza, 21.000 tona gehiago».
Azken ekarpen horiek gainera, Europako Batasunak 2016ko denboraldirako zehazten duen harrapaketa onargarrien totalean kontuan hartuko dira.
Arrantzaleak antxoa deskargatzen
Antxoaren antzuari dagokionez, behin-behinean antxoaren kostera itxi du Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak.
Neurria ekainaren 26an jarri zen martxan, eta Espainiar Gobernuak kontrako ezer jakitera eman ezean, hurrengo asteotan ezin izango da antxoarik harrapatu.