Bariku-zapatuan, aldarrikapena kalera eta tabernetara atera zuten bermeotarrek, 35/02 auziaren epaia onartu ez eta planto egiten diotela erakutsiz. Edalontzi eta pegatina «ilegalak» erabili zituzten poteorako, eta epaiketa anti-politikoari buruzko eskuorriak ere banatu zituzten.
Gernika-Lumon domeka izan zuten aldarrikapen eguna. Goizetik iluntzera arte, festa giroarekin bat egin zuen aldarrikapenak. 13:30ean egin zuten ekitaldi nagusia, Arrano Etxearen aurrean. Horretan, etxe horretatik pasatu diren belaunaldi ezberdinetako jendeak parte hartu zuen. Esan zutenez, herri libre baten aldeko borrokatik jaio zen etxe hori, “lan, izerdi, barre zein negarrek ureztatu eta denon ekarpenagaz hazi da urte luze hauetan”. Aurrerantzean ere, denon konpromisoarekin iraungo duela esan zuten, eta, oztopoak oztopo, auzitegiek ez dutela euren helburua lortuko. “Arrano inoiz baino libreagoa erakiko dugu, eta inoiz baino gehiago zabalduko dugu”.
1992ko urriaren 25ean zabaldu zituen lehen aldiz Arrano Etxea, eta, 24 urte luzez, hainbat jenderen habia izan dela gogorarazi zuten.
Bermeon, Bolatoki libre gura dutela aldarrikatzeko, barikuan ere ekimen zaratatsua egingo dute, 20:00etan, Lamerako harrizko bankuan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.