20 minutu, 19 segundo eta 2 ehuneneko denboran amaitu zuen estropada atzo eguerdian. Haren atzetik, Ondarroak egin zuen denborarik onena: 20 minutu, 24 segundo eta 3 ehunen.
Getariak hirugarren egin zuen, eta Deusto izan zen laugarrena. Etxeko taldeak, hamargarren sailkatzea lortu zuen, Santurtzi eta Santoñaren aurretik.
Hain zuzen ere, Elantxobe atera zen lehenengo txandan, Orio, Zarautz eta Santoñagaz batera. Zarauztarrak izan ziren azkarrenak, 20 minutu, 44 segundo eta 64 ehuneneko denboragaz. Oriotarrek amaitu zuten bigarren, eta Elantxobek, 21 minutu, 15 segundo eta 62 ehuneneko denbora eginda hirugarren egin zuen.
Bigarren txandan, Zumaiarrak nagusitu ziren, eta ondarrutarrek egin zuten bigarren, Donostiarra izan zen hirugarrena, eta alde handiagaz, laugarren sartu zen Santurtzi.
Bestalde, Lekittarrak, Deustok, Getariak eta Pedreñak osatu zuten hirugarren eta azken txanda. KAE 1 ligako liderrak, Getariak egin zuen txandako denborarik onena: 20 minutu, 32 segundo eta 83 ehunen. Deustok bigarren egitea lortu zuen, eta 20 minutu, 44 segundo eta 30 ehuneneko denboragaz lekeitiarrek hirugarren egin zuten.
Getariarrak lider
Lehenengo hiru jardunaldien ostean, 34 puntu eskuratuta, Getaria da KAE 1 ligako liderra. 28 puntu ditu Zumaia bigarrenak, eta 27 punturekin berdinduta daude Lekittarra eta Ondarroa. Hala, Deusto bosgarrenak 26 puntu bildu ditu orain arte. Bestalde, Elantxobe sailkapeneko hamaikagarrena da 7 puntugaz. Sailkapen orokorreko azken postuan, Santoña dago 3 puntugaz.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.