Txosna usaina hastapenetan
Lumon, Muxikan eta Zarrabenta eta Marmizko auzoetan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Musika, bakarrizketak eta txapelketa ugari burutuko dira aritz erdaideUrteko egunik luzeenen garaian, hainbat jai gune izango dira gure inguruetan San Pedroez gozatu...
Lumon, Muxikan eta Zarrabenta eta Marmizko auzoetan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Musika, bakarrizketak eta txapelketa ugari burutuko dira aritz erdaide
Urteko egunik luzeenen garaian, hainbat jai gune izango dira gure inguruetan San Pedroez gozatu ahal izateko. Eskualdeko auzo desberdinetan, Lumon, Muxikan eta Mendatako Marmiz eta Zarrabentan, hain zuzen, hainbat ekintza daude prestatuak bertara hurbildu nahi duten guztientzat.Udan sartu berri, txosna giroa gero eta ohikoagoa da. Jana eta edana ez da faltako, behintzat, eta, Lumon, adibidez, barikuan hasi eta astelehenean bukatzen den egitarau luzea dago. Hurrengo hilabeteetan izango diren jai egunei begira motorrak berotzen hasteko, sanpedroek aukera paregabea eskaintzen dute.
Marmiz eta Zarrabenta
Mendatako bi auzo desberdinetan egunez eta gauez gozatzeko gonbita luzatzen dute. Zapatuan, ekainak 27, Marmiz auzoaren txanda izango da. Antolatzaileek «mundiala» modura deskribatzen duten egunak 11:00etan izango du hasiera ekitaldia. Ondoren, hamaiketakoa, poteoa, umeen jolasak… prestatu dituzte, 14:00etan bazkarira joan aurretik.
Domekan Zarrabentako auzoan izango da jai giroa. San Pedro baselizaren inguruan eta auzoko Zarra Berri Lagun Elkarteak antolaturik, 12:00etan herriko koruak abestutako meza izango da estreinaldi ekitaldia. Mezaren ostean, ardoa eta gailetak egongo dira aukeran, trikitilariek girotuta. Ostean, bazkari oparoan bilduko dira txokoan.
Egitarau zabala Lumon
Baina sanpedroak luze eta zabal ospatuko diren lekurik badago, hori Lumo izango da. Gaur, txupina jaurtitzen den momentuan, lau eguneko egitarauari hasiera emango zaio.
Lehenengo egunean umorea izango da protagonistetako bat; umorezko gauak Jhony eta Gotzonen bakarrizketak ekarriko ditu. Bihar, tortilla, briska eta mus txapelketak burutuko dituzte, zein baino zein trebeago. Domekan, berriz, oinezko martxaren ostean, hamaiketakoa egongo da indarrak berreskuratzeko; marmitako, futbolin eta tute txapelketa eta Xaiborren diskotekagaz amaituko dituzte jaiak Lumon.