Ibon Goieaskoetxea epaitzen hasi dira Parisen, 31 deliturengatik
Epaiketa datorren astera arte luzatu daiteke. Joan den astelehenean Fleuryko espetxean hasi zuten gose greba mugagabea bertan behera utzi dute presoekIbon Goieaskoetxea busturiarra epaitzen hasi ziren atzo, Parisen. Hain zuzen ere, 31 deliturengatik ep...
Epaiketa datorren astera arte luzatu daiteke. Joan den astelehenean Fleuryko espetxean hasi zuten gose greba mugagabea bertan behera utzi dute presoek
Ibon Goieaskoetxea busturiarra epaitzen hasi ziren atzo, Parisen. Hain zuzen ere, 31 deliturengatik epaitzen hasi dira, eta epaiketa datorren astera arte luzatu daiteke.2010ean atxilotu zuten Goieaskoetxea, Frantziako ipar-mendebaldean. 31 delitu leporatzen dizkiote guztira. Atxilo hartu baino hilabete bat lehenago, 2010eko urtarrilaren 28an, Mirebeauko (Frantzia) burdindegi batean armazko lapurreta egitea eta ETAko beste zenbait kideri ostatua emateko etxeak alokatzea leporatzen dizkiote, besteren artean.
Euskal presoa bi zigor ari da betetzen Frantzian. Batetik, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2014ko abenduan, auzi-ihesean zegoeneko epaiketari helegitea jarri ondoren; eta, bestetik, 2013ko apirilean, Frantziako Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion, 2007. urteko abenduan, Capbretongo (Frantzia) kafetegi batean bi guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatuta.
Hitzezko hitzarmena
Bestalde, joan den astelehenean hasitako gose greba barikuan bertan behera utzi zuen Goieaskoetxeak. Hain zuzen ere, bisitak murriztu izanagatik hasi zuten Fleuryko (Frantzia) espetxean dauden euskal eta korsikar presoek gose greba mugagabea.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, hitzezko hitzarmen batera heldu dira kartzela eta presoak. Hitzarmen horren bidez, murriztu zitzaien bisita luzea berreskuratu, eta uztailetik aurrera lehengo bisiten kopurua edukiko dute berriro ere, hau da, hiru bisita luze hilean (bi astean metatzeko aukeragaz) eta hiru labur. Fleuryko kartzelak hartutako jarrera txalotu ordez, «mota honetako lehenengoa ez den urraketa bat» dela gogorarazi gura du Etxeratek, «aurretik ere esana dugu duela bi urte Fleuryn lau bisita luze izateko eskubidea zutela euskal preso politikoek».