Herriko jaietan udal liburutegia itxita egongo da
MUNDAKA // San Pedro jaiak direla eta, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, Mundakako udal liburutegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Era berean, gaurtik hasita, udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala goizez bakarrik zabalduko dutela azaldu ...
MUNDAKA // San Pedro jaiak direla eta, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, Mundakako udal liburutegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Era berean, gaurtik hasita, udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala goizez bakarrik zabalduko dutela azaldu dute liburutegiko arduradunek, 10:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Abuztuaren 28ra bitartean udako ordutegia mantenduko dute.