
Damiao, Lejarreta eta Arrizabalaga podiumean.
80 kilometroko CEI kategoriako irabazlea izan zapatuan. Txapeldunak Abando Ab Bantari zaldiagaz, 5 ordu, 59 minutu eta 30 segundoko denbora egin zuen. Bigarrena Osertz Lejarreta izan zen, Ere Urbi zaldi gainean; 5 ordu, 53 minutu eta 37 segundotan egin zuen ibilbidea. Hirugarrena Iñigo Arrizabalaga zaldizkoa izan zen, eta Jhava zaldiagaz 5 ordu, 52 minutu eta 53 segundotan amaitu zuen proba.
Guztira, 45 zaldi eta zaldizkok parte hartu dute aurten Ereñoko Raidean, bost kategoriatan banatuta.
Ereñoko Gabika auzoan hasi eta amaitu zuten proba. Handik herrigunerantz abiatu ziren, San Migeletik. Herria zeharkatu ostean, baso bideetatik Nabarnizera joan ziren. Bertatik Illunzarrera igo, eta bueltako bidea San Kristobaletik egin zuten.
Beste kategoriei dagokienez, 80 kilometroko CEN O mailan, Aratz Lama zaldizkoa eta Lorp-Perspy zaldia nagusitu ziren. 6 ordu, 15 minutu eta 44 segundoko denbora egin zuten. Oier Etxenike izan zen bigarrena. Fp-Zafiro zaldiagaz, 6 ordu, 37 minutu eta 7 segundotan burutu zuen ibilbidea. Spirit zaldi gainean, Jose Urielek hirugarren amaitu zuen, 6 ordu, 35 minutu eta 10 segundotan.
Halaber, 60 kilometroko CEAP kategorian, Jennifer Loza eta Walker zaldia izan ziren irabazleak. 5 ordu, 15 minutu eta 12 segundoko denbora egin zuten. Bjama zaldi gainean, Erlantz Larrazabalek bigarren amaitu zuen proba, 5 ordu, 47 minutu eta 6 segundotan. Hirugarrenak, berriz, Jose Gundin zaldizkoa eta Pirineo zaldia izan ziren. Horiek 5 ordu, 40 minutu eta 16 segundo behar izan zituzten raida amaitzeko.
Ibilbide laburrenean, 44 kilometroko CEAP mailan, Azadi zaldiak eta Endika Gomezek amaitu zuten lehenengo proba. 4 ordu, 17 minutu eta 23 segundoko denbora egin zuten. Jesus Baseta heldu zen bigarren helmugara; Tak Laia zaldiagaz 4 ordu, 26 minutu eta 19 segundotan egin zuen ibilbidea. Lehena zaldi gainean, Olaia Aristegik hirugarren amaitzea lortu zuen, 4 ordu, 54 minutu eta 23 segundoko denboragaz.
Bestalde, proba baldintzarik onenetan amaitu zuten zaldiak ere saritu zituzten: Azadi, Walker eta Nika.
