Herriko tabernen kontrako epaia salatu zuten atzo
Espainiako Auzitegi Nazionalak eman, eta gero Gorenak berretsitako epaiak ideien ilegalizazioa oinarri duen zigor epai politikoa dela salatu zuten eguen eta barikuan, Gernika-Lumon eta Bermeon. Manifestazioa egin zuten eguenean Gernikan, eta elkarretaratzea Bermeon. Auzia salatzeko, berriro barikuan manifestazioa egin zuten Gernika-Lumoko kaleetan, eta ehunka lagun batu ziren.
Sorturen aburuz, 35/02 sumarioaren baitan, ezker independentismoaren proiektu politiko zilegiaren alde eta ilegalizazio erabakien aurrean beren eskubideen erabilpena egin zuten milaka herritarrettaik batzuk epaitu dituzte. Hala, auzipetuek eta beste hainbat herritarrek duten hautu politikoa ordainarazi nahi dutela diote.
35/02 auzian eman zuten epaia berretsi, eta 101 herriko taberna bahitzeko agindua eman du Auzitegi Gorenak. Era berean, kartzela zigorra ezarri die hogei laguni; tartean, Karmelo Landa eatarrari. Harentzat, urtebete eta 10 hilabeteko zigorra agindu du Auzitegi Gorennak -hiru urtekoa ezarri zion Auzitegi Nazionalak–. Sukarrietako bizilagun Jon Martinezen kasuan, helegiterik ez du onartu Auzitegi Gorenak. Beraz, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra berretsi du Gorenak: urtebete eta hiru hilabetekoa.
Jabego bahitaketarik handiena
Bahitzeko gindua duten 1010 herriko tabernen artean daude Gernika-Lumoko Arrano eta Bermeoko Bolatoki. Sortuk salatu duenez, Auzitegi Gorenak eman duen epaian 36ko Gerratik gaur egun arte jazarpen politikoagatik eman den jabego konfiskaziorik handiena da herriko tabernena. Bahitze aginduaren larritasuna, gainera, lokalen balio ekonomikotik harago doala esan du, “zilegia den aktibitate politiko alternatibo eta legala aurrera eramateko bitartekoak ari zaizkigulako indarrez kentzen”. Horri, gainera, hamarnaka lanpostu gal daitezkeela gehitu behar zaiola dio alderdiak.
Erasoak eraso, garai berriekin erakutsi duten konpromiso politikoa erabatekoa dela esan du: “Ez dugu normalizazio, bake eta konponbiderako aukera hau inork hondoratzen utziko”.