Gazteentzako lan eskubideen gida aurkeztuko dute bihar Bermeon
Gazteek lan munduan sartzerakoan izaten dituzten zalantzak argitu aldera, LAB sindikatuak eta Ernaik idatzi duten gazteentzako lan eskubideen gida aurkeztuko dute bihar, Bermeon.
Bermeoko Gazte Asanbladak eta LAB sindikatuak antolatu duten aurkezpen hori, 19:00etan izango da Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean.
Urtzi Ostolaza, LAB sindikatuko kideak emango ditu azalpenak; besteren artean, laneratzeko orduan gazteek dituzten eskubideei buruz ariko da.