Erabakitzeko eskubidearen alde, Joste Egunak egin dituzte Bermeon eta Muxikan. Zapatuan bigarrenez batu ziren jostunak Bermeoko Lameran. Muxikan, aldiz, atzo arratsaldean izan zuten oihalak josteko aukera; 17:30etik 20:00etara egon ziren puntadak emate...

Erabakitzeko eskubidearen alde, Joste Egunak egin dituzte Bermeon eta Muxikan. Zapatuan bigarrenez batu ziren jostunak Bermeoko Lameran. Muxikan, aldiz, atzo arratsaldean izan zuten oihalak josteko aukera; 17:30etik 20:00etara egon ziren puntadak ematen Zubieta Errotan. Izan ere, oihalak prest eduki behar dituzte domekarako.
Gaur hautestontzia, bihar erabakia lelopean, hautestontzi erraldoia irudikatuko dute San Mames futbol zelaian. Hiriburuan bat egingo dute herriz herri prestatzen ari diren oihal denak.