
Busturiko udalbatza. Argazkilaria: Bonati
EAJko Aitor Aretxagak hartu du Bilduko Miren Fatima Malaxetxebarriaren erreleboa datozen lau urteetarako. Zapatuan hartu zuen Aretxagak herriko aginte makila, bere alderdikideen lau botoei esker. EH Bilduren hautagai Andoni Elorrietak hiru boto izan zituen. BITeko (Busturia Independiente Taldea) Rodolfo Lartitegik ere bere burua aurkeztu zuen alkaterako eta bi boto izan zituen.
Busturiko alkate izatea batetik, “ohorea” dela esan zuen Aretxagak, bestetik, “erantzukizun handia” ere badela azpimarratu zuen. Erantzukizun hori, baina, bere “konpromiso eta sakrifizio pertsonalagaz” onartzun duela esan zuen. Haren esanetan, “orain arte hauteskunde programa baten proposamenak izan direnak, errealitate bihurtu behar dira orain”.