Herenegun hasi zituzten Jose Manuel Etxeita idazle mundakarraren heriotzaren mendeurrenaren harira antolatu dituzten ospakizunak. Idazlearen izen bera daraman Mundakako udal liburutegiak ekimen desberdinak antolatu ditu abuztura bitartean. Hala, herene...

Herenegun hasi zituzten Jose Manuel Etxeita idazle mundakarraren heriotzaren mendeurrenaren harira antolatu dituzten ospakizunak. Idazlearen izen bera daraman Mundakako udal liburutegiak ekimen desberdinak antolatu ditu abuztura bitartean. Hala, herenegun arratsaldean inauguratu zuten liburutegian bertan jarri duten Etxeitaren inguruko erakusketa. Horretan, bera lanak jarri dituzte ikusgai, bai eta haren jaiotza eta heriotza agiriak ere, besteren artean. Gainera, Edorta Jimenez idazle mundakarra Etxeitaren bizitzako pasarte batez aritu zen hitzaldian (eskumako irudian); 1865ean Etxeitak Irlandan eman zuen neguari buruzko azalpenak eman zizkieten bertaratutakoei. Etxeitari buruzko erakusketa abuztuaren 10era arte egongo da ikusgai. Egun horretan Etxeitari egingo dioten omenaldi bategaz emango diote amaiera ospakizunei.