Euskaltzaleen Topagunearen egitasmoarekin bat egin dute Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak
Liburutegian egin behar da mailegua
Euskal Herriko 42 herrik egin legez, Gernika-Lumok ere bat egin du
Irakurri, gozatu, oparitu kanpainarekin. Euskaltzaleen topagunearen egitasmoak euskararen irakurzaletasuna sustatzea du helburu. Horretarako, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz eta parte hartzaileei abantailak eskainiz.
Kanpainarekin bat egiten duten herritarrek hiru pauso bete beharko dituzte: Liburutegira jo eta euskarazko libururen bat maileguan hartu beharko dute. Bigarren pausoan, liburua irakurriz gozatu, eta amaitutakoan, fitxa bat bete beharko dute liburutegian. Hala, liburuzainak erosketa-txekea emango dio liburua irakurri duenari. Azken pausoa, liburudendaren baten txekea erabiltzea eta horrekin erositako liburua oparitzea litzateke.