Hondarribia eta Orio nagusitu dira Mutrikuko uretan
Orioko neskek lortu dute Mutrikuko I. bandera. Hondarribiako mutilek sasoiko daudela erakutsi dute. Isuntzak laugarren eta Ondarroak zortzigarren amaitu duteDomekan Mutrikuko uretan jokatu zen bandera emakumezkoetan Oriok eta gizonezkoetan Hondarribiak...
Orioko neskek lortu dute Mutrikuko I. bandera. Hondarribiako mutilek sasoiko daudela erakutsi dute. Isuntzak laugarren eta Ondarroak zortzigarren amaitu dute
Domekan Mutrikuko uretan jokatu zen bandera emakumezkoetan Oriok eta gizonezkoetan Hondarribiak irabazi dute..Garaipen handia lortu zuten Orioko neskek; hain zuzen ere, Gipuzkoako Traineruen Ligako lehen estropada irabazi zuten.
Talde horia parte hartu zuten sei traineruetatik azkarrena izan zen erlojupean, eta Mutrikuko I. bandera «erraz» eraman zuten. Zehatz esanda, Hibaikako traineruari (bigarren sailkatua) tarte ederra atera zien; 11 segundo eta 10 ehuneko. Sailkapen orokorrean atzetik izan ziren: Zarautz-Getaria, Donostiarra, Hernani eta Oiartzun.
San Juan eta Zumaia, ordea, ez ziren Mutrikun izan, Espainiako trainerilla txapelketa jokatzen ari zirelako Santanderren (Kantabria, Espainia).
Denboraldirako prestatzen
Gizonezkoei dagokienez, Mutrikuko XVI. bandera Hondarribiarentzat izan zen. Estropadan parte hartu zuten hamalau traineruetatik azkarrena Ama Guadalupekoa izan zen.
Hondarribiako taldeak sasoiko dagoela erakutsi zuen, eta aurkarien aurretik ibili ziren estropada osoan. Bertoko taldeei dagokienez, Isuntzak laugarren amaitu zuen denboraldi-aurreko bigarren estropada, eta Ondarroak, zortzigarren.