Euskal giroaz gozatzeko aukera paregabea eman zuen zapatuan Erromeidxek. Eguraldiak zenbait unetan lagundu ez bazuen ere antolatzaileak “pozik” agertu dira eta jaialdia “arrakastatsua” izan dela azaldu dute. Goizean, euriaren eraginez, erraldoiek batez ere, arazoak izan zituzten. Kalejiran parte hartu bazuten ere, Goiko plazan izan zen dantzaldian ezin izan zuten parte hartu; bustita zeudenez, Artza frontoira eroan behar izan zituzten.
Hala ere, Goiko plazan sortutako “giro ederra” nabarmendu gura izan dute antolatzaileek. Talde guztiak batuta, musika soinuez eta dantzez gozatu ahal izan zuten bai parte hartzaileek zein une hartan Goiko Plazan zeuden herritarrek zein bisitariek. Artza frontoian egin zuten ondoren herri bazkaria eta 250 lagun inguru batu ziren horretan.
Aurten, lehenengoz, bazkaldu osteko dantzaldia Lamerara atera dute. Akerbeltz taldearekin dantzatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Aurten hartutako erabaki hori “ideia ona” izan da antolatzaileen arabera, herrira zabaldu baitute Erromeidxe: “dantzaldi horretara, gainera, gazte asko hurbildu ziren, eta horrek, belaunaldien arteko hartu-emanak ahalbidetu ditu. Arraroa eta zaila izaten da gazteak eta nagusiak batzea, hortaz, oso pozik gaude”. Oraindik, taldeak balorazioa egiteko batu ez badira ere, datorren urtera begira “aurtengo bidetik jarraituta” egingo dutela uste dute.
Herriko hainbat talderen elkarlanagaz antolatzen dute Erromeidxe, eta talde lana “sendotuta” dagoela diote eta “poztekoa” dela deritzote. Helburuetako bat, jaialdia autonahikoduna izatea dela esan dute eta “ia lortzen dutela” nabarmenduta: “talde antolatzaileen indarra eta gogoa handitzen doa”.
Urtero legez, zozketa ere egin zuten zapatuan eta honakoak dira zenbaki irabazleak: 0447 (emakumezkoen jantzi tradizionala), 3601 (gizonezkoen jantzi tradizionala) eta 3351 (Alde Zaharreko tabernetan edariak). Zenbaki saridunak dituztenek hilabeteko epea dute Gizarte eta Kultura Etxean sariak batzeko.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.