Euskadiko ligako II. jardunaldian bigarren egin du Solabarrietak
Ager Solabarrieta eta Maite Badiola tiratzaile ondarrutarrek Euskadiko Tiro Olinpiko egokituko bigarren jardunaldian parte hartu dute asteburuan.Solabarrietaren iritziz, ez zuten egun ona eduki, eta horrenbestez, bigarren postuagaz konformatu behar iza...
Solabarrietaren iritziz, ez zuten egun ona eduki, eta horrenbestez, bigarren postuagaz konformatu behar izan zuten. «Karabina berriagaz hasi naiz beha- rrean orain gutxi, eta oraindik ere, ohitzen ari naiz arma berrira. Egia esan, ez nago nire mailarik onena ematen, baina normala da».
Hain zuzen ere, apirileko jardunaldian baino zortzi puntu gutxiago lortu ditu Donostian; 554, guztira. «Zortzi puntuko diana ugari egin nituen, eta zazpiko pare bat ere egin nituen. Nire bataz bestekoaren azpitik ibili nintzen».
«Lasai»
Puntuazioa orain artekorik onena izan ez bazen ere, Solabarrieta nahikoa lasaia ibili zen. Izan ere, apirileko lehen jardunaldian irabazi eta gero, zuzenean Espainiako txapelketarako sailkatu zen. «Alde horretatik nahikoa lasai joan nintzen, presiorik gabe».
Tiratzaile ondarrutarra azken hamar urtean karabina beragaz aritu da txapelketetan parte hartzen, eta berrira egokitzea zer edo zer kostatu egingo zaiola aitortu du. «Nire entrenatzailearen arabera, zortzi bat hilabete beharko ditut arma ondo ezagutu eta behar modura erabiltzeko. Lehengoaren aldean pisu eta egitura desberdina ditu berriak, eta funtzinamendua ere, hortaz, erabat aldatzen da».
Hurrengo jardunaldia ekainaren amaieran izango dute Solabarrietak eta Badiolak. «Ordurako hobeto ibiltzea espero dugu».