Emaitza onak lortu dituzte Tximistak antolatutako probetan
Urtero modura, Tximista Atletismo Taldeak eskola mailako atletismo probak antolatu ditu Lekeitioko Plazan. Maiatzeko bariku arratsaldetan finalaurreko proba batzuk egin zituzten atletismo pistan, eta joan den domekan lehiatu zuten finala, plazan.Finala...
Finalaurrekoetan, abiadura, erresistentzia, jaurtiketa eta jauzia egin zituzten maila guztietan. Finalean, berriz, maila guztietako atletek 60 metro leunak eta 4 x 60 metroko erreleboa egin zuten, aurrebenjaminek eta benjaminek, gainera, vortex-jaurtiketa ere egin zuten, eta alebinek eta txikiek altuera jauzia. «Parte hartzea ona izan zen, eta lortu ziren emaitzak ere oso onak», azaldu zute Tximista Atletismo Taldekoek.
Emaitzak
60 metro leunetan Urko Larreategi izan zen aurrebenjaminen mailako irabazlea, 9 segundo eta 97 zentezimako markagaz; benjaminetan Nora Zatikak irabazi zuen (9,40); alebinetan Alaine Imaz izan zen nagusi (8,91), eta txikietan, Irati Iriondo (8,42).
Vortex jaurtiketan Iker Izagirre aurrebenjaminetan (23,50m) eta Amets Elorza benjaminetan (31,10m) izan ziren irabazleak. Altuera jauzian Alaine Imaz izan zen irabazlea alebin mailan (1,30m), eta Terese de Madariaga txikietan (1,28).
Erreleboetan, bestalde, Josu Aldamiz, Xabi Alonso, Ibon Gabiola eta Naroa Rojoren taldeak lortu zuen garaipena aurrebenjaminetan; Paul Belaustegi, Jon Oses, Jon Goiogana eta Julen Murelaga izan ziren nagusi benjaminetan; Naia Rojo, Naia Egia, Amets Amutxastegi eta Alaine Imazek irabazi zuten alebin mailan eta Irati Iriondo, Ines Lauzirika, Alaitz Zabala eta Terese Madariagak irabazi zuten txikien mailako proba.