Zapatu goizeko sirimiriaren ondorioz olinpiada lekuz aldatu behar izan zuten, eta Talan jokatu ordez, Arane kiroldegian lehiatu zituzten.
Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu zuten parte. Sei urtetik hamabi urterarteko ume eta gaztetxoak atletismoko zenbait proba egin zituzten: pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa, altuera jauzia, luzera jauzia eta krossa. Lagun arteko lehia izanda, gustura eta pozik ibili ziren, zein bere abileziak neurtzen.
Bermeoko udalaren Kirol Patronatua eta Taraska Atletismo taldea izan dira eskolarteko olinpiaden antolatzaileak, eta bertako ordezkariek balorazio “oso positiboa” egiten dute eta “pozik” agertu dira “sendotzen” doan ekimena delako.