Lehiaketako saridunak barikuko ekitaldian
Bermeoko udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten barikuan Nestor Basterretxea aretoan. Aurtengoa lehiaketaren hamabigarren aldia izan da eta Egoitz Barberoren, Nerea Amparenen, Nire Bilbaoren, Olaia Mujikaren, Leire Elezgarairen eta Naia Ormazaren narrazioak izan dira onenak epaimahaiaren arabera. Aretoa beteta “pozik” jaso zuten barikuan izendapena.
Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, hau da, 9 urtetik 18 urtera bitarteko ume eta gazteak. Hala, sariak ere kategorietan banatzen dituzte; sei dira, hain zuzen ere: LH2. zikloa, LH3. zikloa, DBH. zikloa, DBH2. zikloa eta Batxilergoa. Udal liburutegitik jakinarazi dutenez, 39 narrazio aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara eta aurkeztutako narrazioen maila “oso altua” izan dela azaldu dute.
Irabazle bakoitzak liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jaso zuen. Bigarren sailkatuek, liburuak eta diploma bana jaso zuten. Eta parte hartzaile guztientzako diplomak ere banatu zituzten.
Irabazleen zerrenda
- L.H. 2.zikloa. Egoitz Barbero Bilbao: Lehenengo tximinoa espazioan.
- L.H. 3. zikloa (5.maila). Nerea Amparan San Juan: Egun bateko pasadizoa.
- L.H. 3 zikloa (6.maila). Nire Bilbao Aparicio: Andre misteriotsua.
- D.B.H. 1. zikloa. Olaia Mujika Anduiza: Liburuxkako melodi sekretua.
- D.B.H. 2. zikloa. Leire Erezgarai Bulukua: Nire ezkutuko maitea.
- Batxilergoa. Naia Ormaza Zulueta: Trenez.