Argazkilaria: Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea.
Basati Bike Busturia TT-ko txirrindulari busturiarra nagusitu zen Urdulizen, zapatuan.
Bertan egin zuten errepideko Bizkaiko txapelketa, eta lehenengo mailako kadeteetan, Aketza Arana Vicinay Cadenas taldeko txirrindularia da aurtengo txapelduna.
Urdulizen hasi eta amaitu zen Bizkaiko txapelketa. Hain zuzen ere, Urduliz, Gatika eta Maruri artean, 54 kilometroko lasterketa egin zuten txirrindulariek.
Sirimiripean egin zuten ibilbidea, eta ondorioz, errepidean kontu handiz ibili behar izan zuten txirrindulariek, batez ere, jeitsieretan.